Azken Berriak

Korrikaren materiala merkeago eskuratu nahi?

outletawebKorrika 18k bere arropa eta osagarri guztiak 5, 10 eta 15 euroan jarriko ditu salgai Portugalete, Gasteiz, Iruñea eta Donostiako “outlet” dendetan. Hona hemen ordutegiak:

- Ezkerraldeko Korrika outlet denda, Portugaleten (Salcedo 3, udaletxearen atzean).

Ekainak 7, ostirala. 18:00-20:00
Ekainak 8, larunbata. 12:00-14:30.
Ekainak 9, igandea. 12:00-14:30.

- Gasteizko outlet denda (Kutxi kaleko 27. zenbakian)

Ekainak 7, ostirala. 17:30-21:30
Ekainak 8, larunbata: 11:00-15:00 // 17:00-21:00

- Iruñeko outleta Korrikaren dendan bertan (San Anton kalea 26) egongo da.

Ekainak 13, osteguna: 18:00-20:30
Ekainak 14 eta 15, ostirala/ larunbata: 11:00-13:30 // 18:00-20:30

- Donostiako outlet denda Irrintzi euskaltegian (Iztueta kalea. Gros) egongo da.

Ekainak 21, ostirala: 16:00-20:00.
Ekainak 22, larunbata: 10:00-14:00 // 16:00-20:00
Ekainak 23, igandea: 10:00- 13:30

gehiago irakurri

Joseba Kanpo, Korrikaren sortzaileetako bat, zendu da

josebakanpoJoseba Kanpo, argazkiaren erdian, eskuan lekukoa duela Korrika 4n

Bat Korrika, bi Korrika

milaka korrikari

euskal herri guztietan

denok bai euskarari…

… dio lehenengo Korrikarako, 1980an, Xabier Amurizak egin zituen bertso musikatuen hasierak. Bat, bi, hiru, lau… lehenengo horien artean zinen zu.

Eguzkiak sor lezake,

milaka argi suzi…

… dio azken estrofak. Ba, horixe izan zineten, euskararen eguzkiak sortutako argi suzi. Amets egin zenuen, eta ametsa egia bihurtu. Ez zaitugu ahaztuko, ez zu ez gainontzekoak, Joseba; eta lasai, ze, “Korrika goaz, iritsi arte gure herriko helmugara”.

Albistea Garan eta Berrian

Joseba Kanpo Lasuen, AEKidea, Korrikaren sustatzaile eta lehenengo Korriketako antolatzaile eta arduradunetako bat izan zen. Beti AEKri eta Korrikari oso lotuta egon da eta azken Korrikan ere, hamazortzigarrenean, lekukoa eraman zuen, Erromon. Kanpok euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren beste sustatzaile batekin, Urtsa Erraztirekin, Lourdes Artetxe Uribe Kostako AEK-ko irakasle historikoaren omenezko kilometroan parte hartu zuen.

Lehenengo Korrika 1980an egin zen. Azaroaren 29tik abenduaren 7ra egin zen, Oñatitik Bilbora. Honela azaltzen da “Euskal Herria Korrika” liburuan Korrikaren sortze prozesua:

“Gure kulturaren munduan sarri asko gertatu ohi den bezala, diru beharra izan zen bultzagile nagusia. Bai Euskarari bezalako kanpaina batek izan zuen arrakasta ikusirik, AEKren aldeko kanpaina bat biribiltzea pentsatu genuen.

Orduko AEK barneko giroa erantsi behar zaio horri. Ipar Euskal Herrian AEK eratu berria zen eta euskalduntze-alfabetatze taldeak bere alternatiba erakutsi beharra zeukan: irekitasuna, jendearen parte hartzea, lurraldetasuna… Euskararen presa ere islatzen zuen etapaka egin zitekeen lasterketa batek, Euskal Herria osorik hartuko lukeena.

Bai Euskarari kanpainan parte hartutako jendearekin bildu egin behar, ea ideiarik sortzen zen ikusteko, eta afaria izan zen aukeraturiko egokiera (…). Ideia zehazki non jaio zen zehazterik ez badago ere, badirudi Algortako mahai haren inguruan eman zitzaiola forma. Julen Kaltzadak gogoratzen duenez, lehenagotik, Gasteizko bilera batean hitz egin zen gaiaz. Ideiak lehenago hezur eta mami gehiago edo gutxiago, kontua da goizeko zazpiak arte egon zirela Albaro Gurrearen Algortako etxean Gurrea bera, Joxepe Zuazo, Natxo de Felipe, Joseba Kanpo, Urtsa Errazti, Bittor Artola eta Enrike Ibabe. Afari honetatik jaiotako haurra ez zen nolanahikoa izan, ondorioz gauzatu zen Korrika Euskal Herria kanpaina nolanahikoa izan ez zen legez.”

gehiago irakurri

Korrikaklip lehiaketaren saria Zarautzera doa

Korrikaklip lehiaketarekin ikus-entzunezkoen sorkuntzari lekua egin nahi izan dio Korrika Kulturalak. Guztira, Korrika 18ren mezua/leloa, Eman euskara elkarri, hedatzeko 22 lan jaso dira eta epaimahaiak saria -Korrika 18ren material sorta ederra- Zarauzko Orokieta Herri Eskolako Baleurdin guraso elkarteko kideei ematea erabaki du. ZORIONAK!

ESKERRIK ASKO lehiaketan parte hartu duzuen guztioi!! JARRAITU EUSKARA ELKARRI EMATEN, EUSKALAKARIOK!

gehiago irakurri

Korrika 18ren bideoak eta argazkiak

Korrika 18ren bideo eta argazki berrian sartu ditugu Korrika-AEKren Youtube kanalean eta Flick-r kontuan.

Bideo gehiago ikusi ahal izango dituzue Kanaldude, Hamaika Telebista, EITB eta Mikel Peruarenak sortutako bideoblogean.

kanaldude

etb3hamika

Korrika 18ren bideobloga

Eskerrik asko zuen lanagatik, euskalakariok!

Eman euskara elkarri!

gehiago irakurri

Azpeitiarrak ginkanan garaile

Korrika 18ren amaierarekin bat martxoaren 24an Baionan jokatu zen Lekukoaren bila ginkanaren final handia Azpeitiko taldeak irabazi zuen; Tafalla, Zuia, Lea-Artibai eta Miarritzeko taldeei gailendu ostean. Irabazleek Eroski Bidaiak-ek emandako zortzi lagunentzako bidaia zoragarria  eskuratu zuten, Costa Dauradara.

Zorionak!

ginkana

Laster jakinaraziko dugu Korrikaklip bideo laburren lehiaketaren irabazlea nor den. Saria Korrika 18ren material ederra da!!

gehiago irakurri