Korrika 18k bere arropa eta osagarri guztiak 5, 10 eta 15 euroan jarriko ditu salgai Portugalete, Gasteiz, Iruñea eta Donostiako “outlet” dendetan. Hona hemen ordutegiak:
Joseba Kanpo, argazkiaren erdian, eskuan lekukoa duela Korrika 4n
Bat Korrika, bi Korrika
milaka korrikari
euskal herri guztietan
denok bai euskarari…
… dio lehenengo Korrikarako, 1980an, Xabier Amurizak egin zituen bertso musikatuen hasierak. Bat, bi, hiru, lau… lehenengo horien artean zinen zu.
Eguzkiak sor lezake,
milaka argi suzi…
… dio azken estrofak. Ba, horixe izan zineten, euskararen eguzkiak sortutako argi suzi. Amets egin zenuen, eta ametsa egia bihurtu. Ez zaitugu ahaztuko, ez zu ez gainontzekoak, Joseba; eta lasai, ze, “Korrika goaz, iritsi arte gure herriko helmugara”.
Joseba Kanpo Lasuen, AEKidea, Korrikaren sustatzaile eta lehenengo Korriketako antolatzaile eta arduradunetako bat izan zen. Beti AEKri eta Korrikari oso lotuta egon da eta azken Korrikan ere, hamazortzigarrenean, lekukoa eraman zuen, Erromon. Kanpok euskararen aldeko lasterketa erraldoiaren beste sustatzaile batekin, Urtsa Erraztirekin, Lourdes Artetxe Uribe Kostako AEK-ko irakasle historikoaren omenezko kilometroan parte hartu zuen.
Lehenengo Korrika 1980an egin zen. Azaroaren 29tik abenduaren 7ra egin zen, Oñatitik Bilbora. Honela azaltzen da “Euskal Herria Korrika” liburuan Korrikaren sortze prozesua:
“Gure kulturaren munduan sarri asko gertatu ohi den bezala, diru beharra izan zen bultzagile nagusia. Bai Euskarari bezalako kanpaina batek izan zuen arrakasta ikusirik, AEKren aldeko kanpaina bat biribiltzea pentsatu genuen.
Orduko AEK barneko giroa erantsi behar zaio horri. Ipar Euskal Herrian AEK eratu berria zen eta euskalduntze-alfabetatze taldeak bere alternatiba erakutsi beharra zeukan: irekitasuna, jendearen parte hartzea, lurraldetasuna… Euskararen presa ere islatzen zuen etapaka egin zitekeen lasterketa batek, Euskal Herria osorik hartuko lukeena.
Bai Euskarari kanpainan parte hartutako jendearekin bildu egin behar, ea ideiarik sortzen zen ikusteko, eta afaria izan zen aukeraturiko egokiera (…). Ideia zehazki non jaio zen zehazterik ez badago ere, badirudi Algortako mahai haren inguruan eman zitzaiola forma. Julen Kaltzadak gogoratzen duenez, lehenagotik, Gasteizko bilera batean hitz egin zen gaiaz. Ideiak lehenago hezur eta mami gehiago edo gutxiago, kontua da goizeko zazpiak arte egon zirela Albaro Gurrearen Algortako etxean Gurrea bera, Joxepe Zuazo, Natxo de Felipe, Joseba Kanpo, Urtsa Errazti, Bittor Artola eta Enrike Ibabe. Afari honetatik jaiotako haurra ez zen nolanahikoa izan, ondorioz gauzatu zen Korrika Euskal Herria kanpaina nolanahikoa izan ez zen legez.”
Korrikaklip lehiaketarekin ikus-entzunezkoen sorkuntzari lekua egin nahi izan dio Korrika Kulturalak. Guztira, Korrika 18ren mezua/leloa, Eman euskara elkarri, hedatzeko 22 lan jaso dira eta epaimahaiak saria -Korrika 18ren material sorta ederra- Zarauzko Orokieta Herri Eskolako Baleurdin guraso elkarteko kideei ematea erabaki du. ZORIONAK!
ESKERRIK ASKO lehiaketan parte hartu duzuen guztioi!! JARRAITU EUSKARA ELKARRI EMATEN, EUSKALAKARIOK!
Korrika 18ren amaierarekin bat martxoaren 24an Baionan jokatu zen Lekukoaren bila ginkanaren final handia Azpeitiko taldeak irabazi zuen; Tafalla, Zuia, Lea-Artibai eta Miarritzeko taldeei gailendu ostean. Irabazleek Eroski Bidaiak-ek emandako zortzi lagunentzako bidaia zoragarria eskuratu zuten, Costa Dauradara.
Zorionak!
Laster jakinaraziko dugu Korrikaklip bideo laburren lehiaketaren irabazlea nor den. Saria Korrika 18ren material ederra da!!
Iruzkin berriak