Zumba® Korrika!

Nadège Pinaqui Zumba® irakasleak koregrafia bat sortu du Korrikarentzat Bagoaz! kantaren (Esne Beltza) doinuekin, eta Baionan, Korrikaren azken eguneko jaian, berau ikusteko eta dantzatzeko aukera izango dugu! Beraz, koreografia oso ongi ikasi behar duzue guztiok! Bideo tutoriala hemen daukazue:

Gainera, Iparraldean entsegu egun batzuk izanen ditugu:
Otsailaren 16an, Glain elkarteen etxean (Baiona), 10:30ean.
Otsailaren 17an, Jauregi elkarteen etxean (Azkaine), 10:30ean.
Otsailaren 23an, Latsa gelan (Uztaritze), 10:30ean.
Martxoaren 2an, Atabal aretoan (Biarritz), 11:00etan.

Martxoaren 24an, Baionan, ondo pasatu eta euskara elkarri ematea ez ezik, zumba koreografiarekin kirola ere egingo dugu.

Comments are closed.