"Euskal Herria euskalduntzen. Ni ere bai" izan zen 14. korrika ren leloa, guztion aldetik euskararen aldeko konpromisoa eskatu zuena. Orreaga eta Bilbo artean burutu zen, 2005eko martxoaren 10etik 20ra bitartean. Euskaldun berri eta euskara ikasle guztien ordezkari gisa, Andolin Eguzkitza idazlea omendu zuen 14. korrika k, eta Tere Irastortza idazleak irakurri zuen eskuz esku lekukoaren barruan ibilitako mezua.