Denok Korrikara!

“Nire poesia oso merkea da:
herriaren ahotik hartu nuen debalde,
eta debalde ematen diot
herriaren belarriari”

Gabriel Aresti

Goizean, Korrika Laguntzaile kanpaina eta Korrikak Durangoko Azokari egingo dion omenaldia aurkeztu ostean, hainbat euskahaldun hurbildu dira Durangoko Plateruena Kafe Antzokian egin den arropa-desfilera. Bertan edizio honen bideokliparen aurkezpena ere egin da.

Denok Korrikara! abestia

KORRIKA 19ren “DENOK KORRIKARA!” kantua ez da aurreko edizioetan entzun duguna bezalakoa, izan ere, Oskorri musika-taldearen musika eta Gabriel Aresti poeta bilbotarraren hitzak dituen “Sautrela” kantuan dago oinarrituta.

Ez dela ohikoa diogu, taldea bera ere ez delako ohikoa: berariaz KORRIKA 19ko kantua egiteko elkartu den taldea da aurtengoa. Taldean daude, beste hainbaten artean, AEK-ko eta KORRIKAko kideak, guztiak ere musika munduan ezagunak direnak.

Esan bezala, musika Oskorriren kantuan dago oinarrituta, eta hitzak, aldiz, kantuko hitzen aldaera dira, taldekideek auzolanean egindakoa.

Berariaz honetarako elkartutako taldea izaki, ez da aukera handirik izango denak elkarrekin ikusteko: abenduaren 7an egingo dute lehen emanaldia, KORRIKA 19k Durangoko Azokari egingo dion omenaldian.

Gabriel Arestik berak Profeta bati poeman idatzi zuen bezala, egileek abestia herriaren ahotik hartu dute debalde, eta debalde eman diote herriaren belarriari.

Korrika materiala

Korrika arropa erosi nahi duenak AEKren edozein euskaltegitara, Durangoko Korrika dendara (Andra Mari kalea) edota hiriburuetan egongo diren Korrika dendetara jo dezake. Gainera, internet bidez erosteko aukera ere egongo da! Izan ere, berrikuntza moduan, hemendik egun gutxira martxan jarriko da Korrikaren on-line denda.

Argazkiak HEMEN (argazkilaria: A. Arroita - KORRIKA-)

Izan euskahaldun. Erosi, oparitu, jantzi... Korrika arropa!

Azaroa 2014
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30

YouTube kanala