| |
|
|
|
| |
Sartu
| |
| |
|
|
 |
|
 |
|
 |
Dokumentala (trailer)
Bidaia Intimoak
Fitxa teknikoa
Zuzendaria: Jon Maia. Zuzendari laguntzailea: Eriz Zapirain. Gidoia: Jon Maia. Argazki zuzendaria: Juantxo Sardon. Muntaia: Guille Sanchez, Eriz Zapirain. Produkzio arduraduna: Izaro Goenaga. Produkzio laguntzailea: Nagore Olkoz. Grafismoa: Maite Leizaola. Ekoizle exekutiboa: Unai Ibarbia.
Protagonistak: Rami, Michele, Jesus Mari eta Tereixa.
Orio Produkzioak ekoiztetxeak AEK eta Korrika 16rentzat eginiko dokumentala. Bidaia intimoak
dokumentalak Korrika 16ren omenaldiaren isla izan nahi du. Dokumental
honen protagonistak euskaraz bizi nahi dugunon herrira etorritako lau
pertsona dira, Korrika 16ren omenaldi beroa merezi duten milaka
eta milaka lagunen ordezkari gisa hartutakoak. Hala, Mixele, Rami,
Jesus Mari eta Tereixaren bizitzetan euskaldun asko eta asko
identifikatuta sentituko direla uste dugu, beraiek euskaraz bizi nahi
dugunon herrira egindako ibilbidea milaka lagunek egin dutenaren
antzekoa izango baita ziur aski.
Protagonistak
labur-labur aipatzeko esan dezagun Mixele Lapurdin jaio zela,
euskaldun, baina ama hizkuntza frantses eskola publikoaren eraginez
galdu zuela haurtzaroan. Gaztetan berreskuratu ondoren, gaur egun
irakasle dugu Itsasuko AEKn.
Rami
Aljeriako ber-berea dugu, gaztetan Parisera ikasketak egitera joana.
Han ezagutu zuen Goizuetako neska batek ekarri zuen Euskal Herrira eta
euskarara, eta gaur egun Goizuetan bizi da, euskaraz.
Jesus
Marik euskara izan zuen ama hizkuntza, baina txikitan Ermuan eta gero
Gasteizen bizitzearen ondorioz, galdu egin zuen euskara, eskolaren eta
kaleko lagunen eraginez. Baina euskaldun eta abertzale sentitzen zen
eta horrek bultzatu zuen euskara berreskuratzera, soldaduskatik bueltan.
Tereixa,
berriz, Galizian jaiotakoa da, baina, beste asko bezala, Bilbora etorri
zen lan bila. Ikastoletan irakasleak behar zirela jakinda, berehala
hasi zen euskara ikasten eta gaur egun Portugaleteko Asti Leku
ikastolan dihardu lanean.
Horiek
dira dokumentaleko lau protagonistak, esan bezala, beste milaka lagunen
isla, eta ahaztu gabe eman nahi dizkiegu eskerrak Korrika 16ren
eskariari abegikortasunez erantzun diotelako, aktore izan barik eta
zinemaren munduarekin inolako loturatik eduki gabe, prest agertu
direlako Korrika 16ri ekarpen polit hau egiteko.
Bestalde,
Korrika 16ren ongietorria jasotzea nahi dugun horietako bat da, hain
zuzen, dokumental honen egilea ere. Jon Maiaren eta bere familiaren
ibilbideak ondo baino hobeto islatzen du Korrika 16ren omenaldiaren
espiritua, eta horrexegatik eskaini genion berari Bidaia intimoak
izenburutzat duen dokumental hau egiteko ardura. Nor bera baino hobeto
protagonisten bizipenak ulertu eta sentitzeko? Bihoakio berari ere gure
eskerrik beroena.
Gainera, Orio Produkzioak ekoiztetxearen lana ere eskertu nahi dugu, berak burutu baitu dokumental honen ekoizpen prozesu osoa.
Inprimatu | Bidali hau | Hits: 2176 |
|
|