Korrika 16
 
 

  • Accueil

  • KORRIKA
  • Qu'est ce que la Korrika?
  • Precedentes editions

  • KORRIKA 16
  • Message
  • Hommage
  • Comment participer?
  • Parcours

  • KORRIKA CULTURELLE
  • Qu'est-ce que c'est?
  • Spectacles
  • Programme

  • KULTURBIRA
  • Qu'est-ce que c'est?
  • Programme

  • CHANSON ET VIDEO
  • Chanson et video de la Korrika 16
  •  
     

     
    Connexion
     
     




     


     Problème de connexion ?
     Nouvel utilisateur ? Enregistrez vous !
     
     

    Omenduak


    Urtetan zehar ehunka mila izan dira Euskal Herrira lan bila, bizimodu hobe baten bila edo bizi ahal izateko leku bila, besterik gabe, bertaratu diren familiak. Eta horien guztien artean, hainbestek eta hainbestek, euskal herritarron ongietorria ongi baino hobeto hartuz eta ulertuz, ekarpen goraipagarria egin diote gure hizkuntzari. Euskal Herrira heldu, euskara ikasi eta erabili, umeei irakatsi, gure kulturaz gozatu, berari ekarpen euskalduna egin, eta belaunaldiz belaunaldi gure hizkuntza transmititu duten milaka familia horiek izan nahi ditu gogoan Korrika 16k aurtengo omenaldia gauzatzeko. Omenaldi hau bi ardatz nagusi kontuan harturik planteatu nahi dugu: batetik, egin duten ekarpenagatik gure eskerrik zintzoena eman nahi diegu; bestetik, beraien guztien ekarpena eta konpromisoa azaleratu nahi dugu, kanpotik datozen familientzako eta berton jaiotako eta hazitako familia oraindik ez euskaldunentzako eredu izan daitezen.

    Bestalde, jakina da, Euskal Herriak kanpotik hainbat hartu baditu ere, kanpora hainbeste bidali dituela. Horien artean, askok eta askok, belaunaldien poderioz euskara galdu dute. Eta kanpora joan barik ere, horrenbeste izan dira, frankismoaren edo frantses estatuko lege jakobinoen erruz, euskara galdu duten familiak. Zorionez, horien artean badira euskara berreskuratzeko, euskara euren etxeetara itzul dadin, ahalegin aipagarria egin duten familiak ere. Horiek guztiak ahazteak ez lioke geure omenaldiari behar duen osotasuna bermatuko. Bihoakie, beraz, euskara ikasi eta gero transmisioa bermatu duten familia guztiei, baita euskara galdu eta berrikasiz transmisioa ahalbidetu duten familia guztiei ere, Korrika 16ren omenaldi xumea.




    Inprimatu | Bidali hau |
     
         



    KORRIKAREN BULEGOAK
    ARABA: Arana kalea, 30 behea 01002 GASTEIZ - Tel: 945 261 220 - Faxa: 945 261 220
    BIZKAIA: Txakur kalea, 1-4.a 48005 BILBO - Tel: 944 159 512 - Faxa: 944 166 555
    GIPUZKOA: Iztueta kalea, 3 behea 20001 DONOSTIA - Tel: 943 327 612 - Faxa: 943 327 609
    IPARRALDEA: Marengo karrika, 22 64100 BAIONA - Tel: 05 59 25 76 09 - Faxa: 05 59 59 25 80
    NAFARROA: Errekoleten kalea, 16 behea 31001 IRUÑEA - Tel: 948 211 315 - Faxa: 948 221 450