Korrika 16
 
 

  • Hasiera

  • KORRIKA
  • Zer da Korrika?
  • Aurreko Korrikak

  • KORRIKA 16
  • Mezua
  • Omenduak
  • Nola hartu parte
  • Ibilbidea
  • Kanta/bideoa

  • KORRIKA KULTURALA
  • Zer da?
  • Ekitaldiak

  • KULTURBIRA
  • Zer da?
  •  
     

     
    Sartu
     
     




     


     Saioa hasteko arazorik?
     Berria zara? Izena eman!
     
     

      Korrika 16 Korrika 16k unitate didaktikoa dauka jada
    1778 Irakurketa
     
     

    unitate_didaktikoa_7

    Korrika 16ren unitate didaktikoa aurkeztu da gaur, otsailaren 23an, Bilboko Kalderapeko kultur gunean. Korrika 16k eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioak elkarlanean burututako lanaren emaitza da Euskal Herriko ikastetxe guztietan banatuko den material dida­ktiko hau.

    ­Aldi berean, bere atxikimendua azaldu dio Ikastolen Konfederazioak Korrika 16ri. Aurkezpenean Edurne Brouard Korrika 16ren arduraduna, Koldo Tellitu Euskal Herriko Ikastolen Konfederazioko lehendakaria eta Maider Etxaniz Euskaraz Bizi lan-taldeko kidea izan dira unitatearen nondik  norakoak azaltzen.



     
    Unitate didaktikoa deitzen duguna 10 egunerako prestatutako Korrikari buruzko material didaktikoa da. Eta ikastetxeetako ikasle guztiei, haur hezkuntzatik 18 urtera arte, zuzenduta dagoenez, eduki horien moldaketa eta egokitzapena Ikastolen Elkarteko didaktika taldearen esku egon da.

    Guk, AEK-k eta Korrikak, gure aldetik, esan nahi dugu materialaren irudia sortzeaz, argitaratzeaz eta gastuari aurre egiteaz arduratu garela. Baita unitate didaktikoaren zabalkundeaz ere; eta Korrikaren web-gunean, www.korrika.org webgunean, mundu guztiaren eskura jartzeaz gain, Euskal Herri osoko  ikastetxe eta ikastoletara bidali dugu CD bana material didaktiko eta osagarri guztiekin.

    Korrikak beti jaso izan du asko euskal gizartetik, eta bere nahia eta filosofia da trukean zerbait ematea ere. Kasu honetan, eskoletan irakasleek korrika txikiak antolatzen egiten duten lan handia eskertzeko modu bat da unitate didaktikoa.

    Korrika 16k eskerrak eman nahi dizkie, beraz, unitate hau egiten eta zabaltzen lagundu diguten guztiei, eta batez ere Ikastolen Elkarteari.



      
    Honek bidalia:: Korrika en Astelehena, 23 Otsaila, 2009 - 06:15 AM
     
         



    KORRIKAREN BULEGOAK
    ARABA: Arana kalea, 30 behea 01002 GASTEIZ - Tel: 945 261 220 - Faxa: 945 261 220
    BIZKAIA: Txakur kalea, 1-4.a 48005 BILBO - Tel: 944 159 512 - Faxa: 944 166 555
    GIPUZKOA: Iztueta kalea, 3 behea 20001 DONOSTIA - Tel: 943 327 612 - Faxa: 943 327 609
    IPARRALDEA: Marengo karrika, 22 64100 BAIONA - Tel: 05 59 25 76 09 - Faxa: 05 59 59 25 80
    NAFARROA: Errekoleten kalea, 16 behea 31001 IRUÑEA - Tel: 948 211 315 - Faxa: 948 221 450