| |
|
 |
NOLA HARTU PARTE?
- Korrika laguntzaile izeneko euskarria erosiz.
- Zure herrian edo auzoan hau guztia egingarri izan dadin, eratuko den korrika batzordean parte hartuz.
- Korrika kulturalak antolatuko dituen ekitaldietan agertuz.
- Munduko itzulia egingo duen Ziberkorrikan parte hartuz .
- Martxoaren 22an Karrantzara eta apirilaren 1ean Iruńera joanez eta korrika 15en hasieran eta amaieran parte hartuz.
- korrika 15en materiala edo oroigarriak erosiz, korrika aurretik, bitartean edo ostean.
- Benetako korrikalarien ezaugarri garrantzitsua den bizkarrekoa erosiz, aurretiaz edozein euskaltegitan edo korrika egunean bertan.
- Herriz herri egingo den korrikaren aldeko diru bilketan lagunduz.
- Enpresa edo saltegietan, korrikalaria, korrika-lagun txartela edo korrika iragartzeko aterako diren bestelako euskarriaz babestuz.
- Kilometroak subentzionatuz, eta ordaintzen duenak zein hautatutako beste batek subentzionatutako kilometroan korrika eginez. Parte hartzeko modu hau erabili nahi dutenek korrika bulegoetara jo dezakete.
- Korrikaren izenean Euskadiko Kutxan zabaldu den 3035.0072.0.2.072.0.00571.0 kontu korrontean nahi duzun diru kopurua sartuz.
- Eta, jakina, korrika normaltasunez egin ahal izateko laguntza ekonomikoa beharrezkoa dugun arren, bizkarrekoa jantzita korrika eginez ere bai.
Korrika materiala hemen salgai:
NAFARROA
- Tutera: Sorgina denda. Boveda kalea, 2.
- Elizondo: Kattalingorri denda.
- Altsasu: Iker Kirolak denda. Intxaurrondo, 14.
- Lizarra: Gothica denda. Inmaculada, 58.
ARABA
- Gasteiz: Takida denda. San Francisco aldapa, 18.
- Gasteiz: Sugar denda. Pintoreria kalea (Alde Zaharra)
- Laudio: Trenpea denda. Ezka, 2.
BIZKAIA
- Bilbo: Korrika denda. Barrenkale barrena, 9 (Alde Zaharra)
- Portugalete: Itoiz denda. Danok bat, 8.
- Sestao: Goitxai euskal denda. Lorenzo Llona, 3.
|
|